Edukira joan

Marie Byrd Lurraldea

Koordenatuak: 80°S 120°W / 80°S 120°W / -80; -120
Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Byrd Lurraldea
Datu orokorrak
Motaeskualde geografiko eta Terra nullius
Azalera1.610.000 km²
EponimoaMarie Donaldson Ames (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak80°S 120°W / 80°S 120°W / -80; -120
CondominiumItun Antartikoko eskualde
Leku geografikoaMendebaldeko Antartika

Marie Byrd Lurraldea (ingelesez: Marie Byrd Land) Antartikako lurralde bat da, Ross izotz hesiaren ekialdetik Ross itsasoaren mendebalderaino hedatzen den lur zatia, gutxi gora-behera Ross izotz hesiaren muturra eta Eights kostaldearen arteko lerro batera eta Ozeano Barearen hegoaldean. 158º eta 103º 24' mendebal latitudeen artean hedatzen da. Rockefellerren ordokia eta Eights kostaldearen artean dagoen eremuaren gehikuntza Richard Evelyn Byrd kontralmiranteak eremu honen esplorazioan izan zuen lider paperean oinarritzen da. Izena, Byrd almiranteak 1929an bere emaztearen omenez eman ziona, jatorrian eremu honen ipar-mendebaldeko zatiari eman zitzaion, urte horretan esploratua izan zen zatia.

Bere urruntasuna dela eta, baita Antartikako estandarrentzat ere, Marie Byrd Lurraldearen zatirik handiena (150º mendebal longitudetik ekialdera dagoena) ez du nazio bakar batek ere aldarrikatu. Ez da nazio errekonozitu bat, eta, beraz, askogatik, mundu osoan aldarrikatu gabeko lurralderik handiena da, 1.610.000 kilometro karraturekin (Eights kostaldea barne, hain zuzen ere Marie Byrd lurraldearen ekialdean). 1939an, garai horretan AEBetako presidentea zen Franklin Delano Rooseveltek Antartikarako espedizioan parte hartuko zutenei Antartikaren zati ba lurralde bezala aldarrikatzeko neurriak har zitzatela agindu zien. Hau espedizio honetako eta beranduagoko beste espedizio batzuetako kideek egin duten arren, aldarrikapen hauek ez ziren 1959 baino lehenago formaldu, Itun Antartikoaren sistema sortu zenean. Argitalpenen batzuk Estatu Batuetan lurralde hau Estatu Batuetako lurralde bezala erakutsi dute tarteko garaian, eta AEBetako Gobernuko Defentsa Departamenduak Estatu Batuek Antartikan aldarrikapen bat egiteko oinarri sendo bat dutela adierazi du, 1959 baino lehenago eginiko aktibitateen ondorioz. 150º mendebal longitudetik mendebaldera dagoen zatia Ross Dependentziaren zati da.

Bost kostalde bereizten dira, mendebaldetik ekialdera zenbatzen direnak:

Nº. Sektorea (euskaraz) Sektorea (ingelesez) Mendebaldeko ertza Ekialdeko ertza
1 Saunders kostaldea Saunders Coast 158°00'W 146°31'W
2 Ruppert kostaldea Ruppert Coast 146°31'W 136°50'W
3 Hobbs kostaldea Hobbs Coast 136°50'W 127°35'W
4 Bakutis kostaldea Bakutis Coast 127°35'W 114°12'W
5 Walgreen kostaldea Walgreen Coast 114°12'W 103°24'W
Marie Byrd Lurraldea Marie Byrd Land 158°00'W 103°24'W

Marie Byrd Lurraldeak, aurretik, Deep Freez Operazioaren basea zen Byrd basea izan zuen, 1957an hasiz, Bakutis kostaldearen barnean. Byrd estazioa Mendebaldeko Antartikaren barnealdeko estazio nagusi bakarra izan zen. 1968an hemen zulatu zen Antartikako izotz geruza osorik zeharkatu zuen lehen izotz nukleoa. 1972an estazioa abandonatua izan zen, duela urte askotik udan aldi baterako kanpamendua den arren, Byrd Superficie Camp, Estatu Batuetako Programa Antartikoak (United States Antarctic Program, USAP) irekia, Mendebaldeko Antartikako iparraldean operazioak laguntzeko.

1998-1999an kanpamentu bat operatua izan zen Ford mendilerroan, Marie Byrd Lurraldearen mendebaldean, UCSBk hasitako eta Texaseko Unibertsitateko Geofisika Institutuak operatutako USAPen aire kanpaina bati laguntza emanez.

2004-2005ean kanpamendu handi bat ezarri zen, Thwaites, USAPek kontrolatua, NBYgandik 150 kilometro iparraldera, Texaseko Unibertsitateko Geofisika Institutuaren Marie Byrd Lurraldearen ekialdearen airezko altxamendu geofisiko handi bat babesteko.

2006an kanpamendu nagusi bat ezarri zen, Wais Divide, Ross itsasoaren badiatzearen eta Amundsen itsasoaren badiatzearen arteko banaketan, Marie Byrd lurraldearen ekialdereneko zatian, hurrengo hiru urteetan izotz nukleo bat zulatzeko asmoz.

Marie Byrd Lurraldeko Ruppert kostaldean Russkaya estazio errusiarra dago, denbora batez okupatua izan zena eta udako estazio bezala ere erabiltzen dena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]